Nafarroako Parlamentuak 'Anaitasuna peñaren 75 urte' erakusketa inauguratu du
Kultura
2024, eka. 04 - 15:06
Peñak 1949an sortu zenetik gaur egun arte izan duen ibilbide historikoa jorratzen duten argazki, pankarta, bideo eta elementu esanguratsuen bilduma da. Irekieran Unai Hualde, Peñako lehendakaria eta lehendakariordeak diren Carmelo Butini eta Eider Bueno egon dira. Erakusketa ekainaren 15era arte egonen da ikusgai Ganberaren egoitzako Atrioan.