Skip to main content

NAKAR taldeak ‘Epelkeriaren kontra’ estudioko bigarren lana aurkeztuko du

Kultura

2024, aza. 14 - 17:11
Aste honetako MusikaZuzenean TB saioan NAKAR taldea ezagutuko dugu. ‘Epelkeriaren kontra’ izena darama taldearen estudioko bigarren emaitzak. Nakar Donostiako postpunk musika taldea da. 2022an jaio zen, eta Jone Laspiur, Andoni Olaetxea, Jokin Azpiazu eta Xalba Ramirezek osatzen dute. Taldea postpunketik abiatzen bada ere, elektronika, hiperpop edo Wordeko spoken estiloak nahasten ditu, besteak beste. Sintetizadore analogiko eta digitalekin, baxuarekin, gitarrarekin eta ahotsarekin egiten dute lan. Taldekideak aurrez Koban, Nøgen, Raitx, Physis Versus Nomos, Pelax, Zozo, Burrundaria, OLOR, Occhi di Farfalia eta PAM taldeetan aritu izan dira.
Hamaika Telebista