Skip to main content
1200x90 Noticias de Gipuzkoa

Nerea Elustondok irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final-laurdena

Kultura

2024, aza. 04 - 18:11
Elustondok 500 puntu lortu ditu orain arte, Tolosan jokatutako azken final-laurdena kontuan hartuta. Final-laurdenaren irabazle izanda, finalaurrekoetarako sailkatu da zuzenean. Zuzenean sailkatu dira ere Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Unai Mendizabal eta Oihana Iguaran. Hurrengo fasera beste 13 bertsolari ere pasatu dira, txapelketan zehar lortutako puntuazioaren arabera.

Elustondorekin batera, Arregi, Rekondo, Mantzisidor, Tatiegi eta Gurrutxaga izan dira azken final-laurdenean. Jon Gurrutxaga izan ezik, denek lortu dute finalaurrekoetarako postua. Beraz, erabakita dago dagoeneko zeintzuk izango diren finalaurreko 18 bertsolariak.
Hamaika Telebista