Netflix plataformak urtean 200 ordu azpidatziko ditu euskaraz, eta 20 ordu bikoiztu
Kultura
2022, mar. 15 - 15:03
Euskarak, galegoak eta katalanak presentzia handiagoa izango dute Netflixen 2022an. Plataformak, guztira, 70 ikus-entzunezko inguru txertatuko ditu 2022ko katalogoan, eta pixkanaka jarriko ditu eskuragarri. AEBetako konpainiaren asmoa da urtez urte sorta hori handitzea.
2022an txertatuko dituzten ikus-entzunezkoetan nazioarteko film eta serieen 600 ordu azpititulatuko dituzte eta 60 ordu bikoiztu; euskaraz 200 ordu azpidatziko dituzte , eta 20 ordu bikoiztu.
2022an txertatuko dituzten ikus-entzunezkoetan nazioarteko film eta serieen 600 ordu azpititulatuko dituzte eta 60 ordu bikoiztu; euskaraz 200 ordu azpidatziko dituzte , eta 20 ordu bikoiztu.