Omako baso berritua astelehenetik aurrera bisitatu ahalko da
Kultura
2022, uzt. 19 - 10:07
Agustin Ibarrolaren obra hurrengo urteko udarako guztiz bukatzea espero du Bizkaiko Foru Aldundiak, baina bisitariek lanaren hastapenak bisitatzeko aukera izango dute uztailaren 25etik irailaren 11ra bitartean. Omako basoa berritzeko lanetan izango dira langileak, eta hurrengo udan ireki nahi dute osorik.