Skip to main content

'Orlando' antzezlanak inauguratuko du Jabetze Feministarako Eskolaren ikasturtea, ostegunean

Kultura

2023, ira. 20 - 11:09

Teatro de Fondo konpainiaren ekoizpena da. Ostegunean antzeztuko da, 18:30ean Felix Petite antzokian. Hori bai, gonbidapenak agortuta daude. Vanesa Marin da zuzendari eta dramaturgoa, eta Gustavo Galindo, Carolina Rocha, Pablo Huetos, Pedro Santos eta Rocio Vidal dira antzezleak. Virginia Woolfen izen bereko liburu batean oinarrituta dago, generoa, identitatea, bizitza, maitasuna, edertasuna edo giza konbentzioak jorratzen dituena. Antzezlana azaroan Madrilen ospatuko den jaialdi batetik kanpo geratu da, Valdemorilloko (Madril) udal gobernuaren, PP-VOX osatzen dutena, erabakiagatik. Teatro de Fondo konpainiako arduradunek beto ideologiko bat izan dela salatu dute. Antzezlanarekin Gasteizko Jabetze Feministarako Eskolaren programazioari hasiera emango zaio. 'Badakizu zein den zure lekua' lelopean, eskolak 76 jarduera eskainiko ditu iraila eta maiatza bitartean.