Otsailaren 1ean Esne Beltzaren azken agurra ospatuko da
Kultura
2024, ira. 16 - 17:09
Gipuzkoako taldeak agur esango du 18 urte betetzen dituen unean. Zortzi diska eta ehunka kontzertu eskaini ostean, otsaileko lehen egunean emango dute azkena. Azken agurra egiteko Bilbao Arenako oholtza aukeratu dute, Miribilla auzoan, Bilbon. Fermin Muguruza, La Pegatina, Chambao eta El Canijo de Jerez han izango dira egun berezi hori ospatzeko. “Festa bat izan zen gure hasiera, eta festa bat izango da bukaera, ahal denik eta alaiena”, adierazi du taldeak. Sarrerak irailaren 17an jarriko dituzte salgai www.entradas.com webgunean.