Pablo Hasel rap abeslariak espetxera joan beharko du
Kultura
2021, urt. 29 - 09:01
Konstituzio Auzitegiak onartu gabe utzi zuen Hasel-en azken helegitea eta horrek bederatzi hilabeteko espetxe zigorra berretsi zuen, hain zuzen, terrorismoa goratzeagatik eta koroaren eta segurtasun indarren aurkako irainegatik. Aurretik indarrean zuen beste bi urteko zigorrari gehituta, espetxera eramango dute Hasel.