Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Pez Limbo taldeak antzerkia landa eremura eramango du AntzokOH! proiektuarekin

Kultura

2023, urr. 23 - 12:10
Taldeak esku-hartze artistikoak burutuko ditu 500 biztanle baino gutxiago dituzten eta azpiegitura eszenikorik gabeko udalerrietan. Aurtengo edizioan 6 udalerri bisitatuko ditu; Sarria, Aramaio-Azkoaga, Bilar, Zalduondo, Untza eta Erriberagoitia. Lehenengo hitzordua Sarrian egingo dute, urriaren 29an, Qabalum eta Pez Limbo taldeek eskainitako bi antzezlanekin. Pez Limbo konpainiak PixKat proiektuaren VIII. edizioa aurkeztu du ere, kultur jarduera gazteengana gerturatzeko xedearekin. 15 eta 20 urte bitarteko lagunentzat zuzendutako proiektua da, pieza eszenikoak institutuetara eramaten dituena. Gasteiz, Agurain, Trokoniz edota Kanpezuko ikastetxe ezberdinetan burutuko da PixKat proiektua.
Hamaika Telebista