Skip to main content
1200x90 Noticias de Gipuzkoa

Plateruena Musika Aterpea 2025ean irekiko dute, Durangon

Kultura

2024, aza. 14 - 09:11

2025eko bigarren seihilekoan ireki nahi dute berriz espazioa. "Musika sorkuntza, prestakuntza eta erakustaldi zentroa" izango da Plateruena. Milioi bat euro inguruko inbertsioa egin du Udalak eta Instalazioa ere berritzeko asmoa badago.

2021ean itxi zituen ateak 18 urteko ibilbidearen ostean. Bi prozesu herritarren ostean, 2023ko martxoan ireki zituen ateak berriz. Hala ere, 2023ko ekainean gobernu aldaketa egon zen udalean eta bertan behera gelditu zen hasitako proiektua. Hirugarren parte hartze prozesu baten ondoren, egungo udal gobernuak proiektu berri bat aurkeztu du. Alabaina, aurreko ereduaren kontrara, kudeaketa pribatua izango du.

Durangoko EH Bilduk bere iritzia eman du irekieraren inguruan. Euskararen eta herriko elkarteen presentzia ezinbestekoa izatea eskatu dute.

Hamaika Telebista