“Poesia mailu bat da” jaialdia Gasteizeko Gaztetxean ospatuko da
Kultura
2024, eka. 06 - 12:06
“Poesia mailu bat da” literatur jaialdia ospatuko da ekainaren 6an. Itzulpen tailerra, mahai ingurua, poesia errezitala, kantaldia, erakusketa eta Zaballako presoentzako liburu bilketa egingo dituzte besteak beste, egun osoan zehar Gasteizko Gaztetxean ospatuko den ekitaldian. Gabriel Arestik idatzitako “Poesia mailu bat da” ideia ardatz moduan dauka “Azpimarra” irakurle taldeak antolatutako jaialdiak. Gizarte eginkizuna eta muin iraultzailea duen literatura izango da protagonista, artea erreminta sozial bezala aldarrikatuz.
Itzulpengintza tailerra goizeko 11:30ean hasiko da. Arratsaldean, 17:30etik aurrera: ipuin kontalariak, mahaingurua, mikro irekia, eta kontzertuak zein DJ sesioa egingo dira Gasteizko Gaztetxean.