Skip to main content

Poesiaren inguruko 100 jarduera baino gehiago ‘Poetak maiatzean’ ekimenarekin

Kultura

Mikel Claver

2024, mar. 26 - 11:03

Poesiak Gasteizko kaleak hartuko ditu beste behin ere ‘Poetak maiatzean’ ekimenarekin. Maiatzaren 3an hasiko da, ostiralarekin, eta hilabete osoan zehar 100 jarduera baino gehiago eskainiko ditu. Poesia herritarren artean zabaltzeko helburua duen jaialdiak hamabigarren edizioa du aurten. Hainbat izango dira parte hartuko duten olerkariak. Besteak beste, Gioconda Belli, Peru Iparagirre, Mario Obrero edota Mairym Cruz-Bernal bezalako izenak izango dira.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista