Rafael Mikoleta sariketak 14 ipuin saritu ditu
Kultura
2023, eka. 06 - 18:06
Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak asteartean banatu ditu Rafael Mikoleta ipuin lehiaketaren XXXV. edizioko sariak. Bilboko ikastetxeetako 8 eta 16 urte bitarteko ikasleentzat zuzendutako lehiaketak, euskarazko irakurketa eta idazketa sustatzea du helburu.
Saritutako 14 kontakizunez gain, beste bederatzi nabarmendu dituzte. Ipuin guztiak liburu batean bildu eta argitaratu dira, eta irabazleen artean ez ezik, udal ikastetxeetan eta liburutegietan ere banatuko da.