Richard Serra eskultorea zendu da
Kultura
2024, mar. 27 - 10:03
Richar Serra altzairuzko eskutura handien egile estatubatuarra atzo hil zen, 85 urterekin, New Yorken, pneumonia baten ondorioz.
Paisaian edo arkitekturan integraturiko altzairuzko eskultura monumentalek egin zuten ezagun; Bilboko Guggenheim museoan ikus daitezke batzuk. Hain zuzen ere, Bilbon dauden eskulturak artistaren lanik ezagunenetakoak dira, “Denboraren materia”, esaterako.
Serraren lanik ospetsuenak altzairu herdoilduzko eskultura handiak dira, ikusi eta miresteaz gain, haien barnean murgiltzeko eta galtzeko ere eraikiak daudenak.