Sagardo Eguna egingo dute Arabako hiru sagardotegiek uztailaren 6an
Kultura
2024, eka. 26 - 08:06
Gasteizen elkartuko dira Trebiñu, Iturrieta eta Kuartango sagardotegiak, azken urteetan galdutako eguna berreskuratzeko. Euskal Herriko beste hainbat sagardo ekoizle gonbidatu dituzte ere, beraiekin batera sagardoaren jaiaz gozatzeko. Sagardoa dastatzeko aukera eskainiko dute bertan elkartuko diren ekoizleek. Hauek egiten duten lana aitortu nahi dute antolatzaileek. Horretarako sagardotegi bakoitzean burutzen den prozesuari buruz hitz egingo dute. Euskal Sagardoa zer den eta jatorri deitura horren barnean dauden sagar moten berezitasunak azalduko dituzte ere.