Skip to main content

Sanferminek jotari egun berezia eskaini diote

Kultura

Uztailaren 9an Sanferminetako programa ofizialak jotari egun ofiziala eskaini dio. Musika-genero horren omenez, arratsaldean Udalak jota-erronda bat egin du, Navarjota elkartearen eskutik, Udaletxe plazatik abiatuta. Sarasate pasealekuko “Jota-soinuak” espazio egonkorraren barruan, AMUDISNA Desgaitasuna duten Emakumeen Nafarroako Elkartearen emanaldia izan da.