Skip to main content

Santa Maria katedralaren eraikuntzaren 360ºko bideoak aurkeztu ditu fundazioak

Kultura

2024, Maiatza 17 - 10:05
Bisitariak Gasteizko Santa Maria Katedralaren eraikuntzaren historian murgilduko dituen errealitate birtualeko hiru bideo berri aurkeztu ditu eraikinaren fundazioak. 1280 eta 1350 urteen bitartean katedralean egindako aldaketak ikusi ahal izango ditugu, errealitate areagotuan, eraikuntza bera bisitatzen dugun bitartean. Orain arte jatorrizko eliza erromanikoa eta katedralaren hastapenak jasotzen zituzten bideoak zeuden ikusgai. Hiru bideo berri hauekin eraikuntza-bilakaera osorik ikusteko aukera izango dugu.
Hamaika Telebista