Skip to main content

Sepultura, Sofa, Pasadena eta Lumi taldeak gehitu dira EHZ jaialdiko egitaraura

Kultura

Ane Garitaonandia

2022, eka. 02 - 10:06

Euskal Herria Zuzenean jaialdiko programaziora gehitu diren beste hainbat talderen berri eman du festibalak: Sepultura, Atoem, Sofa, Pasadena, Joseba Irazoki eta Lagunak, Lumi, Ah ! Kwantou, Xutik eta Fusible taldeak, besteak beste.

Apirilean eman zituzten jakitera parte hartuko duten hainbat talderen izenak. Horien artean daude, besteak beste, Amorante, Delirium Tremens, Niko Etxart eta Hapa Hapa, Fizt & Furiuz, Ibil Bedi, Ezpalak, Calling Marian, Gaitistaneko Orkestra eta Kokoko. Baita Juanita Banana, Lee Scratch Pourri, DJ Txako, Øra eta Marko et Selectarak.

Uztailaren 1ean, 2an eta 3an egingo dute festibala, Irisarrin (Nafarroa Beherea); 26. urtea izango du, eta aurtengo leloa, 'Hainbat lur mundu bakarrean!'. Kartela itxita dago honenbestez eta sarrerak jaialdiaren webgunean eros daitezke.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista