Skip to main content

Su Ta Gar, Merina Gris eta Teresa Catalan, Musika Bulegoak sarituen artean

Kultura

2023, Maiatza 18 - 06:05
Errenteriako Lekuona Fabrikan egin dute Euskal Herriko Musika Bulegoa sarien zazpigarren edizioa. Zehazki, lau musika talderen eta sei artistaren lana goroipatu dute: Merina Gris, Su ta Gar, Neomak, Mice, Ines Osinaga, Teresa Catalan, Enrike Solinis, Elena Setien, Oreka TX eta Kepa Junkera saritu ditu elkarteak.

Horrez gain, Etxepare Institutuak Oreka TX taldea goretsi du "euskal musika mugaz kanpo, nazioartera, zabaltzeko egindako lana" aitortzeko urtero ematen duen sariaren bidez. Musikagintzan aditu diren zortzi lagunek osatu dute epaimahaia, eta 2022an sorturiko 120 musika proiektu izan dituzte aztergai
Hamaika Telebista