Skip to main content

'Suncine' jaialdia Gasteizera iritsiko da martxoak 11 eta 21a bitartean

Kultura

2024, mar. 05 - 13:03

'Suncine', Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren Erakusketaren 20. edizioa da aurtengoa. Gasteizeko Aldabe gizarte-etxean izango dute lekua emanaldiek arratsaldeko 19:00etan, martxoak 11 eta 21 bitartean. Ingurumen arloko munduko ikuskizunik garrantzitsuena da honako hau eta ikus entzunezkoen bidez ingurumen gaiak eta arazoak adieraztea du helburu.

Jaialdi hau 1993an sortu zen eta 2003. urtetik agerraldia egiten du Gasteizen eta edizio bakoitzean film esaguratsuak aukeratzen dituzte. Aurtengo programazioa 5 film luze, 3 labur eta 5 animazio laburrekin osatuta dago, bost saiotan banaturik. Gainera, aurten lan euskaldun bat proiektatuko da, “Zure platerean hasten da mundua” dokumentala, honen bidez tokiko dokumentala babestuz.

Aurtengo kartelean Jane Goodall agertzen da, aske diren txinpantzeekin egin zuen landa-ikerketari tximeleten bidez erreferentzia eginez.