Suncine jaialdiari hasiera emango diote bi proiekziorekin Gasteizen
Kultura
Martxoak 11, astelehena, Suncine jaialdiaren lehen eguna da. Ingurumeneko Zinemaren Nazioareko Jaialdiaren erakusketa da honako hau eta 20. edizioa da aurtengoa. Gasteizeko Aldabe gizarte-etxean izango du lekua arratsaldeko 19:00etan. Bi proiekzio aurkeztuko dira jaialdiko lehen egun honetan, hasteko “Voices in the water” Juan Fernándezen filma proiektatuko da, Patagonia Urdina zeharkatuz hiru nabigatzaileen bizipenak kontatzen dituena. Bestetik, Richard Zubelzuren “La batalla del viento” film espainiarra ikusteko aukera egongo da, gaur egun asko hitz egiten den energia berriztagarrien inguruko filma.
Suncine ingurumena lantzen duen munduko ikuskizunik ezagunena da, bere helburua ingurumenaren garrantzia filmen bitartez erakustaratzea da. 2003. urtetik, Gasteizeko herritarrek proiekzio handiak ikusteko aukera dute jaialdi honetan. Hurrengo egunetan beste 12 film egongo dira ikusgai, 4 proiekzio egunetan banaturik. Horietatik bat lan euskalduna da, “Zure platerean hasten da mundua”, planetaren etorkizuna zalantzan jartzen duen dokumentala.