Tartean teatroaren 7 antzezlan eskainiko ditu Hamaika Telebistak Gabonetan
Kultura
Ane Garitaonandia
2021, abe. 21 - 12:12
Tartean Teatroa taldearen zazpi antzezlan eskainiko ditu Hamaika Telebistak Gabonetan. Patxo Telerriak antzezlanen berri eman digu “Gurean Gaur” Magazinean.
Hauexek izango dira antzezlanen emisio egunak:
- Abenduak 25, larunbata, 20.00etan: Ghero: azken euskalduna.
- Abenduak 26, igandea, 20.00etan: Pankreas.
- Urtarrilak 1, larunbata, 20.00etan: Zergatik Jamil?
- Urtarrilak 2, igandea, 20.00etan: Lingüa Nabajorum.
- Urtarrilak 6, osteguna (errege eguna), 20.00etan: Euskarazetamol.
- Urtarrilak 8, larunbata, 20.00etan: Larru Haizetara.
- Urtarrilak 9, igandea, 20.00etan: ED3 Euskal Musikaren benetako istorioa.

















