Teatrodix Phestibal: kulturaniztasuna, bizikidetza eta migrazioen inguruko antzerki jaialdia
Kultura
2022, urr. 03 - 13:10
Teatrodix jaialdiak antzerki komunitarioaren unibertsoari ateak irekitzen dizkio. Horretarako teknika ezberdinetaz baliatuz, zapalduaren antzerkia edo foro antzerkia kasu. Guztiek dute amankomunean arlo soziala, bai sormen prozesuan, bai jorratzen dituzten gaietan. Paris 365 jangela eta despentsa solidarioagatik ezaguna den Gizakia Herritar Fundazioak eta Arteria dira ekimenaren kultur sustatzaileak, hain zuzen ere. Urriaren 2tik azaroaren 26ra bitartean ospatzen da jaialdiaren bigarren edizioa. Ekimenak Ribaforadan, Agoitzen eta batez ere Iruñean egingo dira, Gayarre Antzokian edo Nafarroako Antzerki Eskolan, esate baterako.