Thinking Footbal Film Fetival jaialdiaren X. edizioa, hilaren 19tik 25era ospatuko da
Kultura
2022, ira. 12 - 15:09
Athletic Club Fundazioak Thinking Football Film Festival jaialdiaren X. edizioaren programazioa aurkeztu du San Mamesen. Jaialdian parte hartzeko aukeratu diren filmek istorio gizatiar eta sozialak kontatzen dituzte, modu batean edo bestean futbolaren munduarekin zerikusia dutenak. Irailaren 19tik 25era izango da jaialdia, Bilboko BBK Aretoan.
Aurkezpen-prentsaurrekoan izan dira Juan Carlos Ercoreca Athletic Club Fundazioko presidentea, Jon Ruigómez Athletic Clubeko bigarren presidenteordea, Igor San Roman zuzendaritzako kidea, Gorka Martínez BBK Fundazioko zuzendaria, Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotzia eta Jon Vazquez Eguskiza Fundazioko zuzendari nagusia.
Saio guztietan sarrera librea izango da, eserleku kopurua bete arte, eta saio bakoitzaren ondoren eztabaida txiki bat sortuko da filmari buruz.