"Trantsiziokoa" izango da aurtengo Korrika Kulturala
Kultura
2022, ots. 11 - 10:02
Korrika kulturalaren aurtengo edizioa aurkeztu du AEK-k Derioko Baserri Antzokian. Asier Amondo Korrika Arduradunak, trantsiziozko edizioa izango dela azaldu du, 23. Korrikatik aurrera, sortu berri duten bekaren bitartez osatuko baitute Korrika kulturalaren programazioa. Aurtengoak, aldiz, azken urteotako formatuari eutsiko dio eta Loraldia elkartearekin batera osatu dute proposamena. Nolanahi ere, berritasunak badakar Korrika Kultural honek, webgunean irekitako “Menua” atalaren bitartez ikuskizunak euren herrietara eramateko aukera izango baitute programatzaileek.