Txarangez, kontzertuez eta buruhaundiez gozatzeko aukera, Donostiako Aste Nagusian
Kultura
2024, abu. 12 - 13:08
Donostian jai handia lehertu da. Larunbateko kanoikadaren jaurtiketarekin piztu zen festa. Bera Berako jokalariek eman diote aurten hasiera. Kanoikadaren ostean, txarangak, txistulariek eta buruhaundiek Alde Zaharreko kaleak alaitu zituzten, eta eguzkia sartzearekin batera hainbat kontzertuk girotu zuten gaua. Baina piratek astelehen arratsalde honetan abordatuko dute Donostia.