Skip to main content

‘Udako Oroimenak’ kontzertuarekin esango diote agur Gasteizko Principal Antzokiari

Kultura

2024, uzt. 23 - 13:07

Idoia Asurmendi, Eñaut Elorrieta, Iñigo Etxezarreta eta Josune Arakistain Gasteizko Principal Antzokian elkartuko dira ‘Udako Oroimenak’ kontzerturako. Fernando Velazquez konpositoreak orkestrarako konpondu ditu hauen guztien abestirik ezagunenak. 60 musikari inguru hartuko dute parte kontzertuan, ikuskizun oso berezia eskainiz Berritze lanak egiteko itxi baino lehen Principal Antzokian egingo den azkeneko emanaldia izango da ‘Udako Oroimenak’. Uztailaren 31n izango da, arratsaldeko 20:30ean, eta dagoeneko 100 sarrera inguru baino ez dira geratzen salgai.

Hamaika Telebista