Uharte Zentroa, arte garaikiderako ekoizpen espazioa Iruñerrian
Kultura
2023, ots. 17 - 11:02
Uharte Arte Garaikidearen Zentroa ekoizpen artistikora bideratutako espazioa da. Iruñetik gertu dagoen Uharte herrian kokatuta, diziplina artistiko askotarako baliabideak ditu eskuragarri. Bideo, irudi, audio edo gorputz laborategiak, tailerrak, egoitzak eta estantziak… Oskia Ugartek, Uharte Zentroko zuzendariak, bertako ekosistemaren berri eman digu.