‘Ura Bere Bidean Korala’ren bigarren edizioa ospatuko da Buesa Arenan irailaren 14an
Kultura
‘Ura Bere Bidean Korala’ ekimenaren bigarren edizioa Gasteizko Buesa Arenara itzuliko da irailaren 14an. Fair Saturday Fundazioak eta Arabako Foru Aldundiak sustatutako ekitaldian, Arabako zein Euskal Herriko abesbatzek ‘Ura Bere Bidean 23’ abestien bertsio koralak aurkeztuko dituzte musika talde batekin batera. Helduentzako 16 abesbatza eta haurrentzako 6 izango dira ‘Ura Bere Bideak Korala’ proiektuaren parte-hartzaileak. Guztira 500 ahots baino gehiago gehituz.
Ekitaldian interpretatuko diren moldaketa koralak Fernando Velazquez euskal konpositoreak eginak dira, eta ikuskizuna BECen urtero bertsio sinfonikoan egiten den kontzertua bezala, Iñaki Irastorzak diseinatutakoa izango da, La Voz, Benidorm Fest eta Goya sarien ekitaldiaren eszena eta argiztapen arduraduna, hain zuzen.‘Ura Bere Bidean Korala’ren bigarren ediziorako sarrerak eskuragarri daude dagoeneko uraberebidean.eus webgunean.