Urriaren 19an ospatu da "Gasteiz, Euskararen hiria" ekimena
Kultura
Mikel Lopez de Ciordia
Larunbatean, urriaren 19an, 'Gasteiz, euskararen hiria' ekimena ospatu da. 12 orduz jarraian, aniztasuna, euskara eta jaia batzea bilatzen duen ekitaldia burutu dute Gasteizko, euskara, kultura, aisia eta kirol arloko elkarte eta gizarte eragileek.
10:00etatik 22:00etara hainbat ekintza egin dira Andre Mari Zuriaren plazan. Adin tarte zein euskal maila guztietako pertsonak gerturatu dira bertara. 'Plazak eta hitzak, kolore anitzak' lelopean, musika, jokoak eta ekintza ezberdinetan parte hartzeko aukera izan dute bertaratutakoek. Helburua “euskarari eta euskararen normalizazioaren alde egunero lan egiten dutenei balioa ematea” den horretan, ekintzak ez dira bakarrik euskara hitz egiten dutenei bideratuak izan. Euskara ez jakin baina euskal giroaz gozatu nahi duten pertsonek ere izan dute bertan parte hartzeko aukera.

















