Urtarrilaren 28an hasiko da 2024 Arabako Bertsolari Txapelketa, Izarran
Kultura
2024, urt. 22 - 18:01
Aitor Ugarte Eriz, Danel Herrarte Nafarrate, Ekaitz Samaniego Curiel, Eli Zaldua Barquin, Paula Amilburu Izargarai eta Peru Abarrategi Sarrionaindia bertsolariak parte hartuko dute lehenengo final laurdenean. Uxue Diaz De Cerio Arabako Bertsozale Elkarteko transmisio eragileak esan du bertsolarien arteko lehia nabarmenagoa aurreikusten dela aurten. Horrez gain, 40 urteak borobiltzea da helburua, berriz ere Printzipal aretoan jokatuko baita finala.