Viñasprek irabazi du Laudion Arabako Bertsolari Txapleketaren azkeneko final laurdena
Kultura
2024, ots. 13 - 05:02
Iñaki Viñaspre izan da garaile Arabako Bertsolari Txapelketaren azkeneko final laurdenetan. Abetxukuarrak 263 puntu eskuratu zituen Laudion jokatutako saioan eta final erdietarako pase zuzena lortu zuen, Peru Abarrategik Izarran eta Aroa Arrizubietak Oionen egin zuten moduan. Laudioko saioarekin txapelketaren lehen fasea amaitu da eta jada ezagutzen ditugu final aurrekoetara sailkatutako 12 bertsolariren izenak. Viñaspre eta Abarrategik Aramaion jokatuko dute final erdia, Ekaitz Samaniego, Eli Zaldua, Manex Agirre eta Unai Andarekin batera, otsailaren 24an. Arrizubietak, bere aldetik, Dulantzin arituko da, martxoaren 2an, Aitor Ugarte, Asier Otamendi, Izar Mendiguren, Paula Amilburu eta Xabi Igoarekin batera.