Vicente Fernandez zendu da, rantxera musikaren ikurretako bat
Kultura
2021, abe. 13 - 08:12
Vicente Fernandez zendu da 81 urte zituela. 'El Charro de Huentitán' edo 'Chente' bezala zen ezaguna. Rantxera musikaren ikur nagusietako bat da. 55 urteko ibilbidea, 100 disko inguru eta 75 milioi disko baino gehiago saldu zituen mundu osoan zehar. Bi Grammy sari eta zortzi Grammy Latindar irabazi zituen. Bere abesti ezagunen artean daude, besteak beste, ‘Volver, Volver’ edo ‘Aca entre nos’ adibidez.