“Xiberua kantu loraturik” ikuskizuna estreinatuko da Korrika agenda kulturalean
Kultura
2024, ots. 05 - 12:02
Korrikako agenda kulturalaren baitan, Zuberoako kantu tradizionalak ikuspegi garaikidera eramanen dituzte. Ohiko tradizioak berriro asmatzeaz gain, kantu berriak aurkituko ditugu. Zuberoako herriaren argazkiak eta dantza ikuskizunaren parte izanen dira ere. Julen eta Beñat Achiary gaurko aurkezpenean egon dira Korrikako Nafarroako arduraduna den Asierrekin.