Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

"Zama arinduko al genuen" abestuz dio agur Zama Doinuz Arindu jaialdiak

Kultura

2024, abe. 13 - 10:12

Hamar urte eta gero, Etxarri Aranatzko jaialdiak bere ibilbidea bukatuko du urtarrilaren 24an eta 26an. 'Azken kantura/ Zama doinuz arindu' abestia konposatu dute Jon Maiak eta Ion de Luisek momentu berezi honetarako. Ahotsak, berriz, Aitor Gorosabel, Ines Osinaga, Itziar Ituño, eta Xabi Solanok, esaterako, jarriko dituzte. Datorren edizioa, bi egunetan banatu dute.

Urtarrilaren 24an, ostirala, gaztetxean ariko dira Unidad Alavesa, Skabidean eta Malandro Dja. Sarrerak Etxarriko Xapatero eta Leku Ona tabernetan daude salgai.Urtarrilaren 26an, Etxarriko eskolan, aldiz, Brigade Loco, Bulego, Zea Mays, Gorka Urbizu, Gatibu eta abar izango dira.

Hamaika Telebista