Süne, Dupla, Joselu Anaiak, Kai Nakai, Akerbeltz eta Ingot izango dira, besteak beste, ZEIDFEST Gaztea jaialdian
Kultura
Jaialdiaren laugarren edizioa apirilaren 5ean egingo dute BECen. Süne, Dupla, Joselu Anaiak, Kai Nakai, Akerbeltz eta Ingot ere Zeidfest Gaztea jaialdian izango dira. Aurretik iragarrita zeuden artista eta taldeei gehituko zaizkie horiek guztiak: Zea Mays, Iseo & Dodosound, Isabel Aaiún, Crystal Fighters, Zilibito Records, Gregotechno, Betagarri eta Sorotan Bele Gogoan kontzertua (Mutrikuko Musika Bandaren eskutik). Ateak 11:00etan irekiko dituzte, eta ordubete geroago hasiko dira kontzertuak.
Bestelako ekimenak ere izango dira musikaz gain hala nola Ana Goitiaren eta Eleder Magoaren emanaldiak.
Sarrerak salgai daude, eta autobus zerbitzua izango da herri hauetatik: Irun, Errenteria, Donostia, Zarautz, Tolosa, Beasain, Ordizia, Arrasate, Bergara, Azpeitia, Azkoitia, Eibar, Ermua, Durango, Iruñea, Altsasu eta Gasteiz