Zein nahiko zenuke izatea irabazle Bertsolari Txapelketa Nagusian?
Kultura
2022, abe. 18 - 14:12
13.000 lagun elkartu dira Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean. Lehenbiziko urtez Iruñean ospatu da, Navarra Arenan, eta Hamaika Telebista bertan egon da. Bertsozale horiek guztiak nondik heldu diren, edota zeinek irabaziko ote duen galdetu diegu. Gainera, eguerdiko ikusleen inpresioak jaso ditugu ere. Goizeko saioa ikusi eta gero, zerk deitu die atentzioa bereziki?