“Euskarak eta Nafarroak elkarren beharra dute”; 'Mitoaroak' utzitako une hunkigarri batzuk
Kultura
2025, urt. 07 - 09:01
Une hunkigarri asko utzi zituen Zetak taldeak Nafarroa Arenan. Euskararen aldeko aldarria hasieratik bukaerara izan zuten presente; berezietan bereziak izan ziren Jagoba Arrasateren bertsoa eta Erramun Martikorena 'Xababadorren heriotzean' abesten. Pello Reparazekin batera, zipoteroak, momotxorroak eta joaldunak ere izan ziren taula gainean, Euskal Herri osoko inauterietako pertsonaiak jarri zituzten dantzan.
Irailaren 6an ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da berriro; aldi honetan, Illunben izango da 'Mitoaroa'.