‘Zinema eta Zientzia’ zikloaren seigarren edizioak 10 proiekzio emango ditu urtarriletik martxora
Kultura
2023, urt. 11 - 15:01
Aurreko edizioetan bezala, proiekzioak Donostiako Tabakalera, Bilboko Bizkaia Aretoa, Gasteizko Artium, Iruñeko Golem eta Donibane Lohizuneko Le Sélect ikusi ahal izango dira. Zientziarekiko eta zinemarekiko maitasuna ardatz izanik, saio bakoitzean, zientzialari batek egingo du berba.
Aukeratutako pelikulen artean “Fire of love” dago, elkarren arteko maitasunak eta sumendiekiko maitasunak elkartutako bi bolkanologoren esperientziei buruzko dokumentala. Programazioa osorik proiektatuko dute Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean; Donibane Lohizunen, berriz, “Docteur folamour”, “Un homme d’exception” eta “Les dents de la mer” ikus ahal izango ditugu.