Zinema Euskaraz programak ‘Central parkeko heroiak’ estreinatuko du abuztuaren 27an
Kultura
2024, abu. 26 - 14:08
Zinema Euskaraz programak ‘Central parkeko heroiak’ filma estreinatuko du abuztuaren 27an Hego Euskal Herriko aretoetan. Zineuskadik euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko martxan jarritako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten estreinatzen den zortzigarren filma da hau. Oraingoan ‘Central Parkeko heroiak’ film frantsesa estreinatuko da, euskarara bikoiztuta. Irudimen mugagabea duen Don txotxongilo iheslariaren eta DJ Doggy Dog lagun bila dabilen pelutxe abandonatuaren istorioa ezagutuko dugu. Central Parken egingo dute topo biek eta adiskidetasun abentura epiko batean murgilduko dira.