Zinema Euskaraz programak "Deep Sea, Sakontasunera bidaia bat" filma estreinatu du
Kultura
Zinema Euskaraz programak “Deep Sea, Sakontasunera bidaia bat" izeneko filma estreinatuko du gaur, maiatzaren 10ean Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako aretoetan.
Zinema Euskaraz programaren barruan aurten estreinatuko den film honen bitartez Zineuskadik euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko proiektua martxan jarri du. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak zinema sektorean euskara sustatzeko pelikulak bikoiztea erabaki du haur eta gazteentzat besteak beste.
Shenxiu, txikitan amak bakarrik utzi zuen neskatoa, itsas bidaian joaten da familiarekin oporretan. Gau batean, itsasotik etorritako dei bati jarraituz, itsaspeko zahar batean dagoen jatetxe dotore batean amaitzen du. Neskatoak ez du susmatzen horrek guztiak amarekin zerikusirik duenik.