Skip to main content

Zinema Euskaraz programak 'Looney Tunes, lurrak eztanda egin zuen eguna' filma estreinatuko du

Kultura

2025, mar. 07 - 10:03

"Looney Tunes, lurrak eztanda egin zuen eguna" filma martxoaren 6an estreinatuko da Zinema Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari bideratuta dagoen film amerikar hau bikoiztuta ikusteko aukera izango dugu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako areto desberdinetan. Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten ikusiko digun hirugarren filma da.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programa honek haur zein gazteei euskaraz bikoiztutako filmak helarazteaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzeko.

Pelikulan, Porkyk eta Lucasek Lurra suntsitzeko konplot estralurtar maltzur bat topatzen dute. Nahigabe, espazioan zehar, abentura zoro batean murgiltzen dira. Bi lagunek egoera kudeatzeko zailtasunak dituzten arrem, gizateriaren azken itxaropena bihurtzen dira, inork eskatu ez badu ere.

Hamaika Telebista