Zinema Euskaraz programak "Patrick" 2024ko lehen filma estreinatuko du
Kultura
2024, urt. 26 - 12:01
Zinema Euskaraz programak ‘Patrick’ filma estreinatuko du bihar, ostirala, EAEko hainbat zinema-aretotan. Jende guztiarentzako film kanadarra da eta euskarara bikoiztuta dago.
Zinema Euskaraz programaren barruan aurten estreinatuko den lehen filma da, Zineuskadik euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko sustatutako ekimena. Programa honen bidez, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak pelikulak bikoiztea bultzatzen du haur eta gazteentzat, eta euskara sustatzen du zinema-sektorean.
Patrick izeneko hegal bakarreko tximeleta ausart bat bere bizitzako bidaia egiteko prestatu beharko da, Marty bere lagunik onenarekin. Baina, horretarako, beldurrik handienari egin beharko dio aurre, eta haren berezitasuna onartu beharko du egoera klimatikoei eta bidean aurkituko dituen hainbat zailtasuni aurre eginez.