Skip to main content

Zinema Euskaraz programak “Robotia” filma estreinatuko du Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako zinema aretoetan

Kultura

2024, eka. 07 - 11:06

Zinema Euskaraz programaren barruan, aurten estreinatuko den film honen bitartez Zineuskadik euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko proiektua martxan jarri du. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak zinema sektorean euskara sustatzeko pelikulak bikoiztea erabaki du, haur eta gazteentzat besteak beste.

Zer gertatzen da neskato batek futbolean jokatu nahi duela erabakitzen duenean eta gurasoak alabaren desio hori entzuteko prest ez daudenean? Alex eta Bibi dira film honetako protagonistak. Hainbat galderari erantzuten die filmak, hala nola frustrazioei aurre egiteko moduari edo bizitzako egoera zailetatik ateratzeko pertsonek ematen duten laguntzari.

Ametsak, ahaleginak, porrotak eta ikaskuntzak dira film honen gidoia. 3Dko teknologiarik aurreratuenak proposamen erakargarri bihurtzen du haur eta helduentzat.

Hamaika Telebista