Zinemaren Jaia astelehen honetatik urriaren 6ra bitartean ospatuko da Hegoaldeko zinema aretoetan
Kultura
2022, urr. 03 - 17:10
Aretoetan 3,5 euroren truke sartzeko, ikusle guztiek akreditazioa jaso behar dute ekimenaren webgune ofizialean, betiere 60 urtetik gorakoak eta 14 urtetik beherakoak ez badira, horiek ez baitute urrats hori egin beharko.
Zinema aroetarako karteletan, hainbat film ageri dira egunotan, hala nola "La consagración de la primavera", "Black Is Beltza 2: Ainhoa", "918 gau", "La vida padre" eta "Izurde mutikoa" euskarara bikoiztutako animaziozko pelikula.