Skip to main content

Zortzikotea prest, Gipuzkoako Bertso Txapelketako finalerako

Kultura

Udane Arbeo

2024, abe. 11 - 10:12
Donostia Arenan izan da finaleko zortzikotea, finala aurkezten. Zortzi bertsolari ariko dira larunbatean: Alaia Martin Etxebeste, Andoni Rekondo Izagirre, Ane Labaka Mayoz, Aner Peritz Manterola Euzkitze, Beñat Gaztelumendi Arandia, Eneritz Artetxe Eizagirre, Nerea Elustondo Plazaola eta Oihana Iguaran Barandiaran. Beraiekin batera izan da Ane Ezenarro Beristain ere, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako gai-jartzaileen ordezkari izateaz gain, txapelduna iragartzearen arduraduna izango da larunbatean; eta harekin batera izango da Iker Iriarte Iribar, gaiak ematen.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista