Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Urtarrilaren 12an hasiko dira Zuberoako maskaradak

Kultura

2025, urt. 08 - 10:01

Urtarrilaren 12an hasi eta martxoaren 30ean bukatuko dira 2025ko maskaradak. Zuberoako hamabi herri bisitatuko dituzte Lakarri eta Altzaiko gazteek hiru hilabetetan zehar. Ohitura den moduan lehena eta azkena antolatzaileen herrian izango dira, Lakarrin edo Altzain eta Zuberoako beste 10 herri bisitatuko dituzte.

Zita hauek jarri dituzte, hurrengo hiru hiletako larunbat-igandeetan: 

  • Urtarrilak 12, igandea: Lakarri
  • Urtarrilaren 19, igandea: Zalgize
  • Urtarrilaren 25, larunbata: Larraine
  • Otsailak 1, larunbata: Altzürükü
  • Otsailak 9, igandea: Ligi
  • Otsailak 15, larunbata: Pagola
  • Otsailak 23, igandea: Atharratze 
  • Martxoak 1, larunbata: Gamere-Zihiga
  • Martxoak 9, igandea: Idauze
  • Martxoak 15, larunbata: Barkoxe 
  • Martxoak 23, igandea: Urdiñarbe 
  • Martxoak 30, igandea: Altzai

Ordutegiak egunaren arabera izaten dira, ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da eta goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.

Hamaika Telebista