Skip to main content

141 hildako izan dira Gazan asteburuan

Mundua

Irene Garitagoitia Beitia

2024, uzt. 15 - 12:07

Asteburuan Israelek Gazako Zerrendan egindako aire-erasoek balantze odoltsua utzi dute. Gutxienez 141 palestinar hil eta 400 zauritu dituzte. Bonbardaketarik gogorrena larunbatean izan zen, desplazatuen ehunka dendaren aurka, Al Mawasin, Gazako hegoaldean. Israelgo Armadak "eremu humanitario seguru" gisa katalogatu zuen eremu hori. Gutxienez 90 pertsona hil eta 300 zauritu dituzte bost misil eta beste horrenbeste bonba erabili zituzten bi erasotan. Shatiko errefuxiatuen kanpamentua eta Nuseirateko eskola ere erasotuak izan dira.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista