Skip to main content

200 metroko megatsunami batek Groenlandiako kostaldea astindu du

Mundua

2024, ira. 13 - 11:09
2023ko irailean Groenlandiako Dickson fiordoko glaziarra ahuldu egin zen klima-aldaketaren eraginez. Ondorioz, arroka-jausi bat gertatu zen mendi-hegal batean eta honek 200 metroko tsunamia sortu zuen. Bederatzi egun iraun zituen seinale sismikoak. Orain arte ez zen halakorik erregistratu. Adituek diotenez, gero eta ohikoagoak izango dira.

Ekitaldia Danimarka eta Groenlandiako Ikerketa Institutuko (GEUS) talde batek ikertu du. Xehetasunak ostegun honetan argitaratu dira "Science" webgunean.

1,2 kilometroko altuera zuen mendi tontor baten erorketak eragin zuen megatsunamia. Olatuak 10km uhina sortu zuen fiordoan zehar, baina minutu gutxian altuera galdu zuen. Zazpi metroko uhin batean egonkortu zen, eta, ondorioz, fiordoko ura alderik alde mugitu zen. Bederatzi egun iraun zuen maiztasun jakin batean kulunkatuz.