Skip to main content

25 urteko kartzela zigorra ezarri diete zazpi militar erretiraturi Victor Jara hiltzeagatik

Mundua

Miriam de la Mata

2023, abu. 29 - 13:08
Txileko justiziak herrialdeko diktaduraren krimenik sinbolikoenetako bat zigortu du sententzia irmo batekin. Estatu kolpearen 50. urteurrenaren atarian iritsi da epaia. Jara bere herrialdeko eta Latinoamerikako kantagintza berriaren ikonoa eta alderdi komunistako militantea zen eta Salvador Allendek gidatu zuen ezkerreko gobernuarekin kolaboratu zuen. Autopsiak erakutsi zuen Jarak 56 hezur haustura zituela, eta 44 bala tiro jaso zituela hil zutenean.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista